XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

PUSSYCAS

Anita: Kaixo lagunak, gu PUSSY-ak gara.

Kitarra, baxua eta abeslaria bakarrik gaude, bateria Vigon baitago.

Gure izenak Anita (kitarra), Belen (bateria) eta Milana (abeslaria eta baxua) talde liderra ...kar, kar, kar.

Milana: Gezurra

Anita: Bai! Gustatzen ez bazaizu ere.

Kar, kar, kar.

Ez, txantxetan esaten dut.

Hori dun karisma!

Napartheid: Zeintzuk dira zuen musikan eragin dutenak?

A: Galdera horren zain nengoen... Kar, kar, kar.

Erantzunda prest geneukan jada.

N.: Zergatik sortu zenuten talde bat?

A.: Hau bai galdera zaila ...Mmm...

M.: Festa bat egitearren.

A.: Desechables taldearen kantu bat abestearren.

M.: Dena Vigon hasi zen ikastaro baten amaierako festa antolatu genuenean.

A.: Materiala ere bagenuen.

Abesti dibertigarriak...

Napartheid: Kontzertu horretarako entsaiatu zenuten ala lehenagotik aritzen zineten?

A. Beno, labur azalduko dizuet gure traiektoria.

Arte Ederretan hasi ginen Pontevedran, pasa den urteko ekainean.

Entsaiatzen hasi ginen 15 egun lehenago bateriarik ere ez genuela.

Gero guk biok egin genuen kontzertua lagun batzuekin.

Ondoren, Belenekin entsaiatu genituen bi abesti eta oso dibertigarria izan zen.

Uda heldu zenean bakoitza bere roilora joan zen, baina harremanetan jarraitu ginen.

Ez genuen etorkizunera begira egin, zerbait dibertigarria zen guretzat, horixe bakarrik.

Gero, aukeratuak izan ginen lehiaketa batean...

M.: Baina paso egin genuen, saria aldez aurretik emanda zegoelako.

A.: Ez dakit, baina... nire ustez suspenditu egin zen lehiaketa taldeak aurkeztu ez zirelako.

M.: Roiloa da aukeratuak izan ginela...

A.: Gero, kontzertu bat egiteko gogoaz geratu ginen eta taberna bat zeukaten lagun batzuekin hitz egin genuen Pedramola tabernan.

M.: Hori Belenen kontua izan zen, morroia ezagutzen baitzuen.

A.: Horrez geroztik ez genuen kontzertu gehiagoren bila ibili behar izan.

Vivoras teloneatu genituen, gero gu bakarrik Casa Granden eta gero beste kontzertu bat benefikoa, talde gehiagorekin, IHESAren nazioarteko egunean.

M.: Horrela, kausa on baten alde.

A.: Gero, A Coruñan jo genuen High Timeekin, bertako talde bat...

Gero Santiagon eta Vigon Pleasure Fuckersekin eta Lugon guk bakarrik.

Berriro Pleasure Fuckersekoekin Madrilen eta azkena hemen, Sopelan.

M.: Dibertigarriena, Deputamadrekoa, publikorik onena.

Napartheid: Hemen zerbait grabatu duzuela entzun dugu...

A.: Joño, zurrumurruak...

Nola zabaltzen diren berriak.

Karkarkar.

M.: Madrilen Pop Crash Colapsoko Mikelek entzun zigun eta guri deitzeko geratu zen, single bat grabatzeko bere estudioan, Chokablok izenekoa, zigilua Rotaflesh deitzen da.

Orain hastapenetan daude.

Beno, maketa ziztrin bat grabatu genuen Siniestro Totalekin, ez zitzaigun piperrik ere gustatu eta hor gelditu zen.

Beste batean, guk geuk grabatu genuen maketa bat baliabide gutxirekin.

Napartheid: Orain munduko Top one-a konkistatzeko prest zaudete.

M.: Ez, ez gaude horretarako prest...

Ongi pasatzeko bai, jendea ezagutu...

A.: Mozkortu asko asko.

Napartheid: Zenbateko sexu kopurua dago zuen abentura musikalean?

M.: Guk nahi dugun adina!!!

A.: Boterea emakumeontzat!!!

Mutilak inpresionatzen ditu.

M.: Beldur apur bat ematen die

Napartheid: Egoera baldarrik ezagutu al duzue?

A.: Bai, Malasañako kontzertu batean, Vigon, morroi batzuk lehenengo filan guri Urdanga, Jeitsi bragak eta horrelakoak botatzen, eszenatokira igo eta kitarra desafinatzen zidaten.

Hiru taldek jo genuen, eta gu neska bakarrak.

Beste taldeekin ez zuten deus egin.

Hortik zehar zeuden, kriston atxurrakin.

Kontzertua bukatutakoan Belen ia ostiatzen hasi zen eta aldendu egin behar izan genituen.

Morroiarengana bota zen eta ileetatik tiraka hasi zen eta edozein gauza deitzen.

Betunaren atueran utzi zuen, morroia buztana hankatartean.

Napartheid: Hots, ez duzue bizkarzain (nobioen) beharrik.

M.: Ez, ez ezta nahi ere.

A.: Beno, kontu bakarra anplifikadoreena, pisu handia dute eta, karkarkar

Napartheid: Madrileko rokera batek lagundu dizuela entzun dugu.

A.: Bai, Norah.

M.: Norah Finley, Pleasure Fuckersekoa

A.: Eta Vivorasekoa.

Amadrinatu egin gaituen.

Deputa madre, gainera roilo oso pertsonala, ez da batere profesionala izan.

Oso ongi konpontzen gara elkarrekin, oso gutxi hitzegiten dugu musikaz.

Napartheid: Zer da zuentzako garrantzitsuena: Pintura, Eskultura ala Musika?

Artista zarete ezta?

Beno, ba kontaiguzue zuen kontuak.

Esan digute oso harroputza zarela klasean, Milana...

M.: A, nire irakasleen altueran jartzen naiz.

Ez, niretzat batak besteak adinako garrantzia dauka, ez dut gauza bat utziko besteagatik.

Baita nire etxeko bizimodua ere.

Ez dut baztertuko Rokanrollagatik.

A.: Nik egun osoan ezer ez egitearena maite dut, baina bestea ere ez nuke baztertuko.

Gertatzen da, hori bai Pussicats-en kontu hau gauza errezagoa dela.

Epe laburragoan eta zertxobait eginda ere ikusgarria dela.

M.: Ez, argi dago gainera titiak dauden lekuan kateak daudela ITZULTZAILEAREN OHARRA: Erderaz Nenas y caderas esaten zuten Beebees ampamp; Budgeadek telebistako programa batean emakumezko talde punkiak aurkezteko..

Napartheid: Hori Bibisena da, ezta?

M.: Bai.

Napartheid: Orduan, zuen aurpegi ederragatik garaitu duzue.

A.: Ez, baina onartu behar da, neskak izanda... ez guk horrela nahi izan dugulako...

M.: Gainera oso talde gutxi daude katxondeoa dutenak.

Talde askok badakite jotzen, jo eta gero ospa egiten dute, publikoarekin batere harremanik izan gabe.

Roiloa dibertitzea da, ez soilik abesti bat jotzea, besteek esan dezaten: Ze abesti polita eta zein ongi abeste duen.

Kontua da besteek ikustea gu ondo pasatzen ari garela.

Gainera dena lortu dugu guk bila joan barik.

Zorte ona izan dugu eta ez dugu inolako fulanorekin tratatu behar izan.

Dena kolegeozko rolloa izan da.

Eta batere laket ez zaigun esparrutxoko jendillajea popatik hartzera bidaltzen dugu eta beren aurpegi txatxuaz trufatzen gara.

A.: Nahiz eta beraiek guri asko esan: Nena, hilargira eramango zaitut.

M.: Erregina lez tratatuko zaitut karkarkar.

Argi dago ezagutu dugun jende jatorrena musika jotzen duena dela eta mugitu nahi dugun mailan oso ongi molda gaitezke taldeen inguruan dauden buruzagiekin harremanetan egon barik.

Ez gaude hemen sosagatik.

Napartheid: Ze iruditzen zaizue neskek soilik eginiko Napartheida?

M.: karkarkar.

Oso polita!!!

Argi dago, titiak dauden lekuan hoberena dagoela.

A.: Ez dut uste musikagintzan ezberdintasun handiegirik dagoenik gizonezko edo emakumezkoek egindakoaren artean.

Badira atso batzuk neskak izatearena esplotatzen dutenak, baina guk ez dugu nahi.

Ez gara nesken talde bat, talde bat gara eta kitto.

Askotan galdetu digute: zergatik hiru neskak osatutako taldea?

Eta horixe da ulertzen ez dugun galdera.

Gizonezkoen talde bati ez liokete hau galdetuko.